martxoa 15 / ekaina 16 / 2019

Antolatzaileak

El Diario Vasco Spacio Natura

Sustatzaileak

Diputación Foral de Gipuzkoa Pasaiako Udala Pasaia Port Naturgy Albaola

Kolaboratzailea

Rotulek

FAMILIAN BIZITZEKO HISTORIAN ZEHARREKO BIDAIA

Madril, Bartzelona, Bilbo, Vigo, Palma Mallorcakoa edo Sevilla bezalako hirietan lorturiko arrakasta biribilaren ondoren,

Terrakotazko Gerlariak

erakusketa Pasaiara iritsi da eta bertako Ziriza Etxean (Trintxerpen) izango dugu arte.

Xian-eko ‘terrakoten’ aztarnategia munduko bisitatuenetako bat da eta munduko zortzigarren gauza miragarritzat hartua da, beraz erakusketa handi hau publikoak gehien bilatu eta goraipatu dituenen artean dago, eta erakargarritasun turistiko izugarria du.

HISTORIA

Xian-eko Gerlariek terrakotazko 8.000 irudi baino gehiagoko multzoa osatzen dute. Gerlari eta zaldien irudi hauek berezko tamainan eginak daude, eta Qin dinastiako Qin Shi Huang, bere burua Txinako lehen enperadore aldarrikatu zuenarekin lurperatu zituzten, K.a. 210-209an. Era horretara, estatua horiek lurperatzean, enperadoreak uste zuen bere armadak jarraituko ziola mundu honetatik haratago.

Estatuak Qin Shi Huang-en mausoleoan daude, Qin lehen enperadorearen mausoleo ere esaten zaion horretan. Nekazari xume batzuek aurkitu zuten ur hornidurarako lanetan ari zirela 1974ko martxoan, Xian-etik hurbil, Shaanxi probintzian, Txinako Herri Errepublikan.

1987 urtetik Unescok Gizateriaren Ondare izendaturikoen artean dago. 2010 urtean, Xu Weihong-en taldeko arkeologoek, hots, aurkitzaile eta induskatzaile ofizialek Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea saria jaso zuten.

Erakusketa

Terrakotazko Armadako originalen 165 erreprodukzio baino gehiago aurkituko dituzu. Erakusketa honetan Xian-eko indusketa handiko 1 hobiari dagokion 1:1 eskalako atal bat bisitatuko duzu, 65 gerlari baino gehiago dauzkana.

Qin Shi Huang-en mausoleoko aurkikuntzen 70 erreprodukzio ederrez gozatzen ahal izango duzu. Esandakoez gainera, zaldiak, armak, bitxiak, eguneroko tresnak eta arte objektuak aurkituko dituzu.

Terrakotazko GerlariakTerrakotazko GerlariakTerrakotazko GerlariakTerrakotazko GerlariakTerrakotazko GerlariakTerrakotazko GerlariakTerrakotazko GerlariakTerrakotazko GerlariakTerrakotazko GerlariakTerrakotazko Gerlariak

ORDUTEGIA*

Asteartetik ostegunera:
16.00etatik 20.00etara.

Ostiralak eta jai bezperak:
16.00etatik 21.00etara.

Larunbatak, Igandeak eta Jaiak:
11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 21.00etara.

Aste Santua eta Bazkoa:
11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 21.00etara.

Astelehena itxita.

*Jai egunetan eta festa bezperatan irekitzen dugu

SARREREN PREZIOAK

Hiru urtetik gorako haurrak: 6€

Helduak: 9€

Familia pack-a, 2+2: 24€

Familia pack-a, 2+3: 27€

%10eko deskontua Albaolako sarrera aurkeztean

LEKUA

Ziriza Etxea
Euskadi Etorbidea, 20110 Pasaia, Gipuzkoa

NOLA IRITSI

SARRERAK EROSI (Kudeaketa gastuak online erosketa egiteagatik)

Ticket

% 10eko deskontua, Albaolako sarrera erakutsiz. LEIHATILAN BAKARRIK.

Deskontua egingo da, baldin eta erakusketak dirauen denboran zehar erosten bada sarrera.
Sarreren salmenta leihatilan eta interneten

BISITA GIDATUA

Bisita gidatuak egiten dira, gutxienez 20 laguneko taldeentzako.

-20 eta 50 lagun bitarteko taldeen kasuan, 6 euro pertsona bakoitzeko.
-51 eta 100 lagun bitarteko taldeen kasuan, 5,5 euro pertsona bakoitzeko.
-101 eta 200 lagun bitarteko taldeen kasuan, 5 euro pertsona bakoitzeko.
-200 lagun baino gehiagoko taldeentzako, 4,5 euro pertsona bakoitzeko.

Taldeentzako bisitak erreserbatzeko, derrigorrezkoa da aldez aurretik hitzartzea, eta online fitxa betetzea, HEMEN!

*Itzulketak: bisita baino gutxienez 15 egun lehenago bisita bertan behar utzi eta justifikatuz gero, helbide elektroniko honetara idatzita: terracota.pasaia@gmail.com